Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
12 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
Today
  • December 2022

  • Tue 6

    AZTARNEN BILA

    6 December, 2022 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Thu 8

    BIO-DIBER TAILERRAK: KARTOIZKO SAGUZARRAK

    8 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Tailerren kategoria berri bat da, etxeko txikienei zuzendua, eta gure inguruko biodibertsitatearen hainbat alderdi landuko ditugu bertan.Oraingo honetan, 3 urtetik gorakoentzat tailerra da, eta saguzar txikiak egin ahal izango dituzte kartoizko hodiak berrerabiliz. Tailerrean ugaztun hauen garrantzia eta kontserbazio egoeraz hitz egingo da.Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Sat 10

    NATURAREN DETEKTIBEAK + ESPLORATZAILE TXIKIAK

    10 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera)  ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […]

  • Sun 11

    ESKULAN IRAUNKORRAK: GABONETAKO APAINGARRIAK

    11 December, 2022 |10:30 - 13:30

    3 urtetik gorako haurrentzako tailerra da. Bertan, Gabonetako dekorazio-elementu jasangarriak egingo dira, pinaburu eta beste elementu natural batzuekin, berrerabiliko ditugun hondakinekin eta artilezko harilen soberakinekin. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 17

    GINKANA 2.0. BOLUETIK

    17 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileek proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu inguru irauten du. Ekintza hasteko ordutegiak: 10:15, 10:30, 10:45 eta 11.00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta […]

  • Sun 18

    GABONETAKO JAIA: OLENTZERO DATOR + TALO EGUNA

    18 December, 2022 |11:00 - 13:30

    Urteari agur esateko eta Gabonak ospatzeko jaia antolatu dugu. Parte-hartzaileek Olentzerok bidalitako gutuna irakurriko dute eta euren oparia bilatu beharko dute: jateko ikatza. Gainera, taloak egingo ditugu tokiko eta bidezko merkataritzako produktuekin, hala nola txistorra edo txokolatea. Bi txanda egingo dira: 11:00etatik 12:00etara eta 12:15etatik 13:15etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko […]

  • Mon 26

    ORIENTING MOTAKO JARDUERA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

    26 December, 2022 |10:00 - 14:00

    Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena […]

  • Tue 27

    BOLUEKO ESPLORATZAILEAK

    27 December, 2022 |10:30 - 13:30

    “Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]

  • Wed 28

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    28 December, 2022 |11:00 - 13:30

    Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • Thu 29

    EKOJOSTAILUEN TAILERRA: ELURREZKO PANPINAK ARRAUTZA-ONTZIEKIN

    29 December, 2022 |10:30 - 13:30

    3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra da. Honetan elurrezko panpina errazak egin ahal izango dituzte, arrautzak eta erabilitako botoiak eta klipak berrerabiliz. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Fri 30

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    30 December, 2022 |11:00 - 13:30

    Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]

  • January 2023

  • Sat 7

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    7 January, 2023 |10:30 - 13:30

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko.Ordutegia: 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.Parte hartzeko gomendatzen dizuegun gutxieneko adina 8 urtekoa da

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96