Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

BIO-DIBER TAILERRAK: KARTOIZKO SAGUZARRAK

8 December, 2022 |10:30 - 13:30

Tailerren kategoria berri bat da, etxeko txikienei zuzendua, eta gure inguruko biodibertsitatearen hainbat alderdi landuko ditugu bertan.

Oraingo honetan, 3 urtetik gorakoentzat tailerra da, eta saguzar txikiak egin ahal izango dituzte kartoizko hodiak berrerabiliz. Tailerrean ugaztun hauen garrantzia eta kontserbazio egoeraz hitz egingo da.

Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Details

Organizer

Venue