Skip to main content Skip to footer
  • EU
  • ES
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
  • Ingurumen Aretoa
  • Ekintzen programazioa
  • Hezkuntza programa
  • Baliabideak
  • Erakusketak
  • Blog-a
  • Kontaktua
12 events found.

Events

Events Search and Views Navigation

Event Views Navigation

  • List
  • Month
Today
  • November 2022

  • Sat 12

    ITSU ITSUAN NATURAN (GUTXIENEZ 2 PERTSONAKO TALDEENTZAKO JARDUERA)

    12 November, 2022 |10:30 - 13:30

    Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:30-etara eta 12:00-etatik 13:00-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […]

  • Sun 13

    TXIKI TAILERRA: ENERGIA BERRIZTAGARRIEN MEMMORY JOKOA

    13 November, 2022 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeentzako txiki tailer honetan memmory moduko joko bat sortuko da energia berriztagarriak zeintzuk diren ikasteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 19

    EKOJOSTAILUEN TAILERRA: ARRANTZATZEKO JOKOA

    19 November, 2022 |10:30 - 13:30

    Arrantzaren Munduko Eguna ospatzeko, 6 urtetik gorako umeentzako txiki tailer honetan imanen bidezko arrantza joko polit bat sortuko dugu. Ekintza hau aprobetxatuko dugu arriskuan dauden espezieei kalte egiten ez dien arrantza eredu jasangarriei buruz hitzegiteko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sun 20

    HELDUENTZAKO TAILERRA: MODA JASANGARRIA

    20 November, 2022 |10:30 - 13:30

    16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer teoriko-praktiko honetan, Himakapeko Idoiak berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako moda jasangarriari buruz hitzegingo digu. Tailerrean, janzten ez ditugun kamisetak berrerabiliko ditugu kuxin eta poltsa bat sortzeko. Ez da beharrezkoa aldez aurretik joskintza ezagutzak izatea. Ordutegia: 10:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Sat 26

    TRUKE AZOKA

    26 November, 2022 |10:30 - 13:30

    Ezin hobeto dauden zenbat gauza botatzen ditugu zaborretara edo kutxetan pilatzen ditugu jada ez ditugulako erabiltzen? Zenbat baliabide xahutzen ditugu produktu berriak inongo beharrik gabe erosita? Har itzazu behar dituzun objektuak erabiltzen ez duzunaren truke. Truke azoka partekatzeko gune bat izango da, gauzen balioa berreskuratzen, kontsumismoari buruzko gogoeta egiten, dirua erabiltzearen alternatibak sortzen eta kontsumo […]

  • Sun 27

    ESCAPE ROOM: ZABORRETA DOKTOREA

    27 November, 2022 |10:30 - 13:30

    Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste.Ekimen hau ordu eta […]

  • Sun 27

    #GETXOERRONKA LEHIAKETA SARE SOZIALETAN: INGURUMENAREN ALDEKO KEINU BAT

    27 November, 2022 |10:30 - 13:30

    Online lehiaketa honetan parte-hartzaileek argazki bat argitaratu beharko dute ingurumenaren aldeko keinu bat eginez, hala nola, zaborra biltzea, birziklatzea, bizikletan ibiltzea, etab. Argazkia Ingurumen Aretoa etiketatuz eta #getxoerronka hashtag-a erabiliz partekatzen duten pertsonak sendabelar baten zozketan sartuko dira. Argazkiak egun osoan zehar partekatu ahal izango dira. Ez dago gutxieneko adinik jarduera honetan parte hartzeko. Parte […]

  • December 2022

  • Sat 3

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    3 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Sat 3

    LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

    3 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […]

  • Sun 4

    EKO-JOSTAILUEN TAILERRA: KOLORETAKO BASKULA (MONTESSORI)

    4 December, 2022 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeentzako txiki tailer honetan kartoia eta beste material batzuk berrerabiliko ditugu jostailuzko baskula bat egiteko. Jostailu hau Montessori metodologian oinarritzen da, eta oso egokia da txikiekin pisuarekin lotutako kontzeptuak lantzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

  • Tue 6

    AZTARNEN BILA

    6 December, 2022 |10:30 - 13:30

    6 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera berri bat da, gure inguruko animaliek uzten dituzten arrastoak identifikatzen ikasteko. Ekintza bi zatitan banatzen da: ginkana autogidatua ezkutatutako aztarna aurkitzeko, eta eskulana, aztarna baten moldea egiteko hezitzaile baten laguntzarekin. Eskulana egiten den bitartean, animaliek uzten dituzten beste arrasto-mota batzuk erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta […]

  • Thu 8

    BIO-DIBER TAILERRAK: KARTOIZKO SAGUZARRAK

    8 December, 2022 |10:30 - 13:30

    Tailerren kategoria berri bat da, etxeko txikienei zuzendua, eta gure inguruko biodibertsitatearen hainbat alderdi landuko ditugu bertan.Oraingo honetan, 3 urtetik gorakoentzat tailerra da, eta saguzar txikiak egin ahal izango dituzte kartoizko hodiak berrerabiliz. Tailerrean ugaztun hauen garrantzia eta kontserbazio egoeraz hitz egingo da.Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik […]

  • Previous Events
  • Today
  • Next Events
  • Google Calendar
  • iCalendar
  • Outlook 365
  • Outlook Live
  • Export .ics file
  • Export Outlook .ics file
Barrio Larrañazubi, 12. B 48992 Getxo 
info@ingurumenaretoagetxo.eus
688 88 35 96