"Hegoak objektiboan" deitutako erakusketa honetan, Seo-Betsaide elkartearen eskutik, gure inguruko hegaztien hainbat argazki daude ikusgai. Mirua, ugatza, eskinosoa etab. izango dira erakusten diren argazkietako protagonistak. Apirilaren 15era arte Getxoko Ingurumen Aretoan.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, […]
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Plastikozko botilak berrerabiliz eta banbuzko adarrekin baliatuz intsektuentzako etxea eraikiko da. Ostean, gida txiki bat egingo da intsektuen jarraipena eta identifikazioa egin ahal izateko. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.
Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Emakume zientzialarien Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, hainbat esperimentu egingo dira: sumendia sortuko da , limoi batekin bonbilla piztuko da, eta abar. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.
Familiei zuzendutako ibilbide honen bidez, parte hartzaileek gure kostaldeko hegaztirik adierazgarrienak ezagutzeko aukera izango dute, Seo-Betsaide SEO/BirdLife taldearen eskutik. Ibilbidea 10:30etan La Galeako aparkalekuan hasiko da eta 13:30etan Azkorri hondartzan bukatuko da. Ekintza doakoa da baina beharrezkoa da aurretik izena ematea.
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da. Honen bidez parte hartzaileek arrainontzi bat egingo dute hainbat material berrerabiliz. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, […]
Familiei zuzendutako ekintza doakoa da. Honetan, talde edo familia bakoitzak pintxo osasuntsu bat egin behar du, Ingurumen Aretoan eskuratzen ditugun osagaiak erabiliz. Ekintza honen bidez txikien artean elikadura jasangarria eta arduratsua sustatzea nahi da. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da. Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du eta kasu honetan ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Zaborreta doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […]
Ekintza honekin familiek eta lagun taldeek Hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute, kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Kasu honetan ez da beharrezkoa izena ematea aldez aurretik.
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da, Seo-Betsaide elkartekideen eskutik. Izaki Basatien Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, parte hartzaileek txorientzako janlekuak egingo dituzte. Ingurumen Aretoko lorategiko zuhaitzetan eskegi ondoren behaketa egingo da, emaitzak idatziz. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.