Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko. Irailaren 20ra arte.
Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko. Irailaren 20ra arte.
Plastikozko Poltsarik Gabeko Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, 3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan oihalezko poltsa berrerabilgarriak apainduko ditugu estanpazioaren bidez, erabilera bakarreko plastikoen murrizketa bultzatzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:30 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena […]
Uztailaren 7an Lurzoruaren Kontserbazioaren Nazioarteko Eguna izan dela aprobetxatuz, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako txiki tailer honetan, gai honi buruzko bideo labur bat erakutsiko da eta ondoren botila batean lurzoruaren geruza guztiak erakusten dituen maketa bat egingo da. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]
Ingurumen Aretoko hezitzaile batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokituta. Bolueko hezegunetik hasten da. Bolueko hezegunetik hasita, udalerriko berdegune natural garrantzitsuenetako baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu eta Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegune eta haranarekin lotutako ingurumen-alderdiak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleriarekin lotutako […]
3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan arrautza-ontziak berrerabili eta apainduko ditugu tetris joko dibertigarri eta polit bat sortzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailer teoriko eta praktikoa da. Bertan, parte-hartzaileek uda garaian azala zaintzeko kremak egiten ikasiko dute elementu naturalak eta ingurumenarentzako kaltegarriak ez direnak erabiliz. Tailerra 10:30- 13:30 bitartean gauzatuko da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Izurdeen eta Baleen Munduko Egunaren hurbiltasuna aprobetxatuz, 6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan, material desberdinak berrerabiliz, balea eta izurde politak sortuko ditugu eta animalia hauen mehatxurik handienei buruz hitz egingo dugu. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da. Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute. Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza […]
“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]
6 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako jarduera da, gutxienez heldu batek lagunduta, eta helburua gure inguruko zuhaitz-espezie adierazgarrienetako batzuk identifikatzea da. Jarduera hasteko, bideo bat proiektatuko da. Bideo horretan, Haritz zuhaitz zaharrak basoen garrantziaz hitz egingo digu eta parte-hartzaileak bere gainerako lagunak, zuhaitzak, ezagutzera animatuko ditu, aire zabaleko ginkana xume baten bidez. Bi txanda […]