Hezeguneen Munduko Eguna (otsailak 2) dela eta, hilabete osoan zehar 3 lehiaketatan parte hartu ahal izango da: - 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (saria txikientzako produktu ekologikoen saski bat izango da). - 10 eta 15 urte bitarteko haurrentzako marrazki lehiaketa (Saria Karpin Faunarako 2 sarrera izango dira). - 16 urtetik gorako helduentzako […]
Events
Calendar of Events
|
Monday
|
Tuesday
|
Wednesday
|
Thursday
|
Friday
|
Saturday
|
Sunday
|
|---|---|---|---|---|---|---|
1 event, |
0 events,
|
1 event,
-
Basoko Bizitzaren Munduko Eguna dela eta, 6 urte baino gehiagoko umeei zuzendutako eskulan tailerra proposatzen da. Kartoizko tutuak eta plastikozko tapoiak berrerabili ahal izango dituzte azeri itxurako txotxongilo dibertigarri bat egiteko. Gainera, tailerrean bere ezaugarriez hitz egingo da, foto-tranpaketa bidez Boluen lortutako bideoak ikusiko dira eta animalia honen aztarnak erakutsiko dira. Bi txanda egingo dira: […] |
1 event,
-
Jarduera hau publiko guztiarentzat da (6 urtetik aurrera). Basa-bizitzaren Munduko Eguna aprobetxatuz, basa-faunarentzako babeslekuak (intsektuak, sugandilak, trikuak, etab.) eraikiko dira elkarlanean, inguruan dauden elementu naturalekin, hala nola egurra eta harriak. Tailerra egin aurretik (babesleku bat saio bakoitzeko, elkarlanean egindako basoan), bideo bat ikusiko da azalpen gisa. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da […] |
|||
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
1 event,
-
Zaborreta Doktoreak ingurumenarekiko sortu duen plan suntsitzailearekin bukatzeko beharra dago. Horretarako, familiek eta taldeek hainbat froga eta pista gainditu eta topatu beharko dituzte, doktoreak bere egitasmoa lor ez dezan eta Ingurumen Aretotik garaiz ihes egiteko. Modu aktibo zein dibertigarri baten ingurumen arlo desberdinak jorratuko dira: hondakinen kudeaketa, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, besteak beste. Ekimen hau ordu […] |
1 event,
-
Jarduera xume hau 3 urtetik gorakoentzat da. Tailerrean animalia ezberdinak egin ahal izango dituzte elementu naturalak erabiliz, hala nola intxaur oskolak eta plastilina edo feltroa bezalako beste elementu batzuk. Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45/12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. |
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
1 event,
-
16 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek erramu hidrolatoa sortzeko prozesu osoa egin ahal izango dute (biltzetik destilatu arte), hainbat propietate sendagarri dituen produktua eskuratu arte. Tailerra Iserbietxeko Luciak emango du. Txanda bakarra egingo da: 10:30-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. |
2 events,
-
Hilaren 21eko Zuhaitzen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, haritzak landatzea planteatzen da. Jarduera 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta loreontzi batean hazi bat landatu ahal izango dute. Gainera, parte-hartzaileak animatuko ditugu urte bat barru Aretora itzul daitezen eta zuhaitzak elkarlaneko lorategian landatu ditzaten. Ordutegia: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen […]
-
Jarri martxan Getxoko Eskola Bideen alde Algortako Geltoki Plazatik, martxoaren 17an (igandea), 10:30etan, martxa zirkular bat abiatuko da udalerriko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako Getxoko Eskola Bidea proiektua bultzatzeko. Gainera, Haszten elkartearen lankidetzari esker, bertatik bertara bizi ahal izango ditugu pertsona askok beren egunerokoan aurkitzen dituzten oztopo arkitektonikoak, eta horietaz jabetu behar dugu. |
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
0 events,
|
1 event,
-
Orienting motako jarduera autogidatua da. Helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza).Ekintzaren hasieran puntu bakoitzari dagokion informazioa luzatuko zaie parte-hartzaileei . Jarduerak 1 ́5 ordu inguruko iraupena […] |
1 event,
-
Uraren Munduko Eguna ospatzeko eta horren garrantzia azpimarratzeko, 5 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera hau proposatzen da. Jardueran zehar 3 esperimentu ezberdin garatuko dira: “ura mugitu egiten da”, “araztegia” eta “ikusten ez den zikinkeria”. Horien bidez uraren garrantzia, bera kontserbatzeko eta aurrezteko beharra eta uraren ezaugarri fisiko eta kimiko batzuekin lotutako beste alderdi batzuk lantzen […] |
1 event,
-
8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira.Ohiko Escape Room ez bezala, […] |
1 event,
-
6 urtetik gorakoentzako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi […] |
1 event,
-
Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera) ekintza autogidatuetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutuko da zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak […] |
1 event,
-
Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue? Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako […] |
2 events,
-
Landareen gaia gustatzen zaizu, baina zaila egiten zaizu kaktus bat eta geranio bat bereiztea? Horrela bada, hau da zure jarduera! Botanikaren mundu liluragarrira hurbiltzeko, Ingurumen Aretotik gida digital bat bidaliko dizugu, Bolue inguruan oso ohikoak diren 8 espezieren argazki, marrazki eta bideoekin. Helburua, hezegunean zuen kabuz egingo duzuen ibilbide baten bidez, landare horiek identifikatzea eta […]
-
“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […] |
1 event,
-
Hilabete honetan Zuhaitzen Munduko Eguna dela aprobetxatuz, jarduera berri hau estreinatuko dugu. Bertan, parte-hartzaileek, ibilbide autogidatu baten bidez, Bolue inguruko lau zuhaitz espezie berezi aurkitu behar dituzte. Jarduera honetan parte hartzen duten pertsonen artean Euskal Herriko zuhaitzei buruzko 2 gida zozketatuko dira urtean zehar. 10 urtetik gorakoentzat. Ordutegia: 10:30etik 13:30era, 15 minutuko txandetan. Beharrezkoa da […] |
1 event,
-
Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea. Parte hartzeko […] |
