Badugu abenduko lehiaketaren irabazlearen izena!

Abendu osoan zehar, jende askok partekatu du Ingurumen Aretoko taldearekin Gabonak modu jasangarriagoan ospatzeko modua, eta beraiek modu iraunkorrean egindako Gabonetako hainbat apainduraren argazkiak bidali dizkigute. Hondakinak berrerabiliz, elementu naturalekin, plastikorik gabe edo inpaktu txikikoak egindako apaingarriak dira.


Parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egin da, eta irabazlea Jon Mikel izan da. Zorionak!
Nahi duzunean, pasa zaitezke zure saria jasotzera – kandelak sortzeko kit artistiko bat – Ingurumen Aretotik.


Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

Related posts