Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleek urlehortarrentzako putzua eraikitzeko lanean jarraitzen dute

Urtarrila eta martxoa bitartean, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartu duten ikasleak, Ingurumen Aretoko hezitzaile taldearen laguntzarekin, hainbat tailer garatzen aritu dira, anfibioentzako putzu bat eraikitzearen inguruko lana antolatzeko helburuarekin. Proiektu hau joan den ikasturtean egiten hasi ziren lanaren emaitza da. Izan ere, 15. GIH: Lurreko ekosistemen bizitzari buruzko diagnostiko batzuk egin ondoren (1300 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten), batzarrean adostu zuten aurten ekintza eraldatzaile bat egitea, putzua eraikitzean datzana eta gure udalerriko ingurumena hobetzen laguntzea helburu duena.

Ikastetxe bakoitzak zeregin bat hartu du bere gain: urmaela eraikitzeko baimenak lortzea, beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea, anfibioei buruzko informazioa bilatzea, kartela edo putzua bera diseinatzea, materiala eta tresna bilatzeaz arduratzea edo egiten ari diren lanari buruzko zabalkundea egitea. Zentzu horretan, Azkorriko ikasleek abesti hau sortu dute herritarrei proiektuaren berri emateko.

Jakina, Udalaren eta, zehazki, Ingurumen Sailaren lankidetza funtsezkoa da, nahiz eta ikasleak berak koordinatuta eta autonomiaz ari diren lanak egiten.

Martxoan, tailerren fase hori amaitutakoan, ikasleak Talaia enpresako Ramonen hitzaldi batera joan ahal izango dira. Getxon anfibioentzako putzuak eraiki dituen enpresa da, eta hitzaldi honen helburua alderdi teknikoak ezagutzea da, ekintzak arrakasta izan dezan.

Animo guztiei!

Related posts