Ingurumen Aretoko baliabideen zentroak zabaltzen jarraitzen du. Azkenengo nobedadeak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrarekin (HAPO) eta Zaratarekin lotutako dokumentuak izan dira. Baliabideen Zentroa bisitatu nahi duen edonori dago eskuragarri, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara. Bertan dokumentazio ugari daukazue, Getxoko Ingurumenarekin baita Udalerritik kanpo beste gaiekin ere lotuta dagoena.
