Opor hauetan (abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik) Ingurumen Aretoa irekita egongo da jarduera programa berezi batekin: argazki ginkanak, eskulan tailerrak, taldeentzako biziraupen jarduerak… Beti bezala, jarduera hauek guztiak doakoak dira, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea kasu guztietan (web orriaren bidez, info@ingurumenaretoagetxo.eus edo 688883596 telefonoaren bidez).
Gure jardueretan parte hartzeaz gain, egun hauetan dortokentzako putzua, landare aromatiko eta sendagarrien lorategia, Baliabide Zentroa edo Aretoko arboretuma ere bisitatu ahal izango dira.
Jai zoriontsuak eta urte berri zoriontsuak opa dizkizuegu Ingurumen Aretoko talde osoaren partetik!

