Eta, beti bezala, adin guztiarentzako jarduerez beteta dator: ingurumen Escape Room-ak, biziraupen-jarduerak, eskulan iraunkorrak, helduentzako tailerrak… Gainera, Getxoko Aste Berdea eta Ingurumenaren Munduko Eguna direla eta, jarduera berezi bat antolatu dugu ekainaren 6an.
3 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailerra da eta honetan familiek horma-irudi bat sortuko dute elkarrekin, eta eskuz margotuko dute Ingurumenaren Eguna eta Getxoko Aste Berdea ospatzeko. Natura irudikatzen duten koloretako pinturak erabiliko dituzte eta horma-irudia Aretoan jarriko da aste osoan zehar.
Beste guztiak bezala, doako jarduera da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Zuen zain gaude!

