- This event has passed.
IBILBIDE GIDATUA INGURUMEN ALTXORRAK: GETXOKO KOSTALDEA
October 27, 2018 @ 11:00 am - 1:00 pm

Ibilbide gidatu honen bidez, Ingurumen Aretoko hezitzaile baten eskutik, parte hartzaileek Getxoko Kostaldea hobeto ezagutzeko aukera izango dute. Galeako fuerteko aparkalekutik hasita Azkorri hondartzaraino helduko gara, eta ibilbidean zehar zementatutako hondartzak, Getxoko duna ekosistema, apo lasterkariaren habitata, espezie inbaditzaile exotikoak eta horiek kontrolatzeko eta desagerrarazteko estrategiak eta abar. ikusiko dira. Ekintza doakoa da baina beharrezkoa da aurretik izena ematea.
