Eta, beti bezala, jende guztiarentzako jarduerez beteta dator, hala nola, hilaren 24ko “Artilea lantzen” helduentzako tailerra. Tailer honen bidez, artilea ingurumen-inpaktu handiagoko beste material batzuen ordezko material ekologikotzat hartuko dugu. Gainera, Artilea Mundura elkarteko Rakelek ardi-artilea prestatzeko prozesua erakutsiko du, bi makina erabiliz: eskarmenatzeko makina eta kardatzeko makina. Ondoren, tailer praktiko bat egingo da artilearekin, feltroarekin dekorazio-objektuak egiteko.
Hori gutxi balitz, eskulanen eta yinkanen tailerretan parte hartu ahal izango duzue, edo Kantauriko faunari buruzko argazki-erakusketa berria bisitatu.
Zuen zain gaude!
