Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

ORIENTING MOTAKO JARDUERA BERRIA FAMILIA ETA TALDEENTZAT

June 20, 2021 @ 10:00 am - 1:30 pm

Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez.

Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua bilatzeko, baita koordenatu bakoitzari buruzko informazio gehiago ere.
Jarduerak 1´5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: erraza (8 urtetik gorako txikiek parte har dezakete) eta zaila (honetan 12 urtetik gorako txikiek parte har dezakete).

Ordutegiak: 10:15, 10:45, 11:15 eta 11:45etan

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

 

Details

Organizer

Venue