- This event has passed.
ESKULAN JASANGARRIAK: GABONETAKO APAINGARRIAK (I)
December 6, 2023 @ 10:30 am - 1:30 pm
3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera da. Bertan, Gabonetako apaingarri jasangarriak egin ahal izango dituzte, zenbait elementu berrerabiliz. Lehenengo jardunaldi honetan (hilaren 17an jarraituko du) apaingarri ezberdinak egin ahal izango dituzte kortxoak berrerabiliz, eta izarrak, kartoizko hodiak berrerabiliz, ondoren koloreztatu ahal izateko. Gainera, konfeti biodegradagarria egin ahal izango dute, zuhaitz-hostoak erabiliz.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
