- This event has passed.
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: SANTA KOLOMA, KONDAIRAZKO ERMITA
21 October, 2023 |11:00 - 13:00
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatutako ibilbide gidatua da. Bertan, Getxoko txoko ezezagunenetako bat ezagutuko dugu, Santa Koloma baseliza, Bolueko hezegunetik gidatutako ibilbide baten bidez. Ekosistema honekin lotutako ingurumen-alderdiez gain, ibilbide gidatu honetan zehar, bere sorreraren eta Santa Kolomaren inguruan dagoen historia mitikoa ezagutaraziko da, baita XX. mendearen erdialdera arte Getxon dagoen inguru horretako errota-industriarekin lotutako ezagutza eta jakintzak ere.
Ordutegia: 11:00etan Bolueko hezegunean hasiko gara eta 13:00etan Santa Koloman bukatuko dugu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
