Getxoko Ingurumen Aretoan “Burdinaren garraioa” aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 7tik apirilaren 15era arte. Bertan, burdinaren garraioaren historiaren garapena, teknika anitzak, prozedurak eta industriaren garapena agerian jartzen dira, Getxoko pertsonai historiko batzuekin eta udalerriarekin berarekin hain lotuta izan dena.
Ekintza honetako partaideek pilotak harrapatzeko jostailu polit eta dibertigarri bat egingo dute berrerabilitako plastikozko botilak erabiliz. Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Basa Bizitzaren Nazioarteko Eguna hurbil dela aprobetxatuz, tailer honetako parte hartzaileek inguruko basa animalien oinatzak identifikatzen eta hauen erreplikak nola egiten diren ikasiko dute. Honetarako benetako oinatzak erabiliko ditugu! Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Ekintza 10:00tatik 14:00tara burutuko da eta gomendagarria da aldez aurretik izena ematea.
3-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek hondartzan bildutako harriak apainduko dituzte eurek nahi duten eran margotuz: animalia itxura emanez, mandalak eginez…. Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a […]
Altxorraren bila familiei zuzendutako ekintza da. Talde bakoitzak koordenatu batzuk jasoko ditu eta horietako bakoitzean ezkutatutako “altxor” bat aurkitu beharko du. Altxor horrek hezeguneko toki esanguratsu baten informazioaz gain, letra bat izango du. Taldeek hitz bat osatu beharko dute letra guztiak erabiliz. Hitz sekretuaren asmatzaileek Bolueko biodibertsitatearen inguruko horma-irudi bat irabaziko dute. Gomendagarria da aldez […]
Ginkana autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Ekintza 10:00tatik 14:00tara burutuko da eta gomendagarria da aldez aurretik izena ematea.
Bolueko esploratzaileak familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a […]
Basoen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, tailer honetako parte hartzaileek kortxoak eta egur-xerrak erabiliko dituzte zigiluak egiteko. Tailerra 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da. Komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Itsaso eta ozeanoekin erlazionatutako ekintza dibertigarri honetan adin guztiei (3 urtetik aurrera) moldatutako jolas desberdinak egongo dira. Parte hartzaileek itsas biodibertsitatea, bere kontserbazio egoera eta Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte. Jolasen artean mimika, diktiopinta, Trivial, memory eta kutxa misteriotsua daude. Azken honetan txikienek eskuak sartu beharko dituzte, begiratu gabe, itsasoarekin […]
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek animalia itxurako txotxongilo polit bat sortuko dute kartoizko tutuak berrerabiliz! Tailerra 10:30etatik 13:30etara burutuko da eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea.
Ezin hobeto dauden zenbat gauza botatzen ditugu zaborretara edo pilatzen ditugu kaxetan jada ez ditugulako erabiltzen? Zenbat baliabide xahutzen ditugu produktu berriak inongo beharrik gabe erosita? Har itzazu behar dituzun objektuak erabiltzen ez duzunaren truke. Truke azoka partekatzeko gune bat izango da, gauzen balioa berreskuratzen, kontsumismoari buruzko gogoeta egiten, dirua erabiltzearen alternatibak sortzen eta kontsumo […]