Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko. Irailaren 20ra arte.
Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko. Irailaren 20ra arte.
4-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek hiruko artzain-jokoa sortuko dute berrerabilitako materialekin. Kartoia erabiliko da taula egiteko eta fitxak intxaur-oskolez egindako marigorringoak izango dira. Jokoa etxera eramango dute nahi beste jolasteko! Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du (10:30 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena […]
Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Areto inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. […]
4-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek herbario bat zelan osatzen den ikasiko dute, horretarako inguruko zuhaitz espezieak erabiliko dira. Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez. Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira hurrengo puntua […]
Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez (Aretoko landare usaintsuen, sukaldaritzako landareen eta sendabelarren lorategi berriaren inguruan egiten dena), parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko. Txikienen kasuan (3 urtetik gorantz), espezie ezberdinak zentzumenen […]
Helduei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek perretxikoak landatzen ikasteko aukera izango dute, aditu baten eskutik. Parte hartzaile bakoitzak perretxikoak sortzeko poltsa bat etxera eramango du. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da eta beharrezkoa da izena ematea aldez aurretik.
“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]
"Bildutako jolasak" motako jarduera da, adin desberdinetara (3 urtetik aurrera) egokitutako mahai-joko mota desberdinekin. Horien guztien gai nagusia itsasoak eta ozeanoak dira. Modu dibertigarrian, parte-hartzaileek itsas biodibertsitateaz, kontserbazio-egoeraz, Getxoko hondartzei buruzko datu eta bitxikeriez eta abarrez gehiago jakin ahal izango dute. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena […]
Ingurumen Aretoko hezitzaile batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokituta. Bolueko hezegunetik hasten da. Bolueko hezegunetik hasita, udalerriko berdegune natural garrantzitsuenetako baten alderdi aipagarrienak aztertuko ditugu eta Martiartuko dorretxe zaharrerako bidean dagoen Santa Koloma baselizarantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar, Bolueko hezegune eta haranarekin lotutako ingurumen-alderdiak aztertzeaz gain, haranarekin eta bertako biztanleriarekin lotutako […]
Inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzeko ekintza autogidatu hau eskaintzen da. Adin desberdinetara egokitutako materialak erabiliz (6 urtetik gorantz), parte-hartzaileek Ingurumen Aretoko tximeleten oasiaren (Zerynthia eta SIECE Oasi Sarearen proiektuaren barruan dagoena) inguruan ikus daitezkeen espezie ohikoenetako batzuk identifikatzen ikasi ahal izango dute. Horrez gain, txikienek tximeleten eta beste intsektu batzuen populazioei eragiten dieten giza […]
“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen helburua, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte-hartzea da, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta […]
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan, Habitataren Munduko Eguna (urriaren 4a) gertu dela eta, parte-hartzaileek Azkorriko itsasertzaren maketa bat eraiki ahal izango dute, udalerriko animaliarik berezienetako baten habitata dena: apo lasterkaria (Bufo calamita). Jardueran zehar, anfibio horren zenbait ezaugarri, kontserbazio-egoera, bere populazioei kalte egin diezaieketen giza jarduerak, kontserbaziorako egin diren lanak eta habitataren ezaugarriak […]