- This event has passed.
TXIKI TAILERRA: HIRUKO ARTZAIN JOKOA!
September 4, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm
4-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek hiruko artzain-jokoa sortuko dute berrerabilitako materialekin. Kartoia erabiliko da taula egiteko eta fitxak intxaur-oskolez egindako marigorringoak izango dira. Jokoa etxera eramango dute nahi beste jolasteko!
Bi txanda egingo dira: 10:30-etatik 11:45-etara eta 12:15-etatik 13:30-etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
