Azken egunetan 500 bat lanperna-musu agertu dira Euskal Herriko kostaldean, Oriana depresioak eramanda. Itsas hegazti horietako gehienak hilda edo oso ahul zeuden aurkitu zituztenean.
Ale gehienak Bizkaian eta Gipuzkoan aurkitu dira, eta horietako asko boluntarioek bildu eta fauna berreskuratzeko zentroetara eraman dituzte, oraindik bizirik zeudenei laguntzen saiatzeko.
Lanperna-musuek itsas zabalean igarotzen dute neguaren zati handi bat, eta, ekaitzak handiak direnean, asko nekatzen dira, eta desorientatu egin daitezke edo janaririk ez aurkitu, eta horrek ahultasuna eta, kasu askotan, heriotza eragiten die.
Agintariek eta natura babesteko taldeek gogorarazi dute animaliak ez direla ukitu behar, eta, bizirik egonez gero, onena 112ra deitzea edo zentro espezializatuei deitzea dela, arreta eman diezaieten.

