- This event has passed.
TXIKI TAILERRA HABITATAREN MUNDU EGUNA: ZER DAKIZU APO LASTERKARIARI ETA BERE HABITATARI BURUZ?
October 3, 2021 @ 10:30 am - 1:30 pm
6-14 urte bitarteko umeei zuzendutako tailer honetan, Habitataren Munduko Eguna (urriaren 4a) gertu dela eta, parte-hartzaileek Azkorriko itsasertzaren maketa bat eraiki ahal izango dute, udalerriko animaliarik berezienetako baten habitata dena: apo lasterkaria (Bufo calamita). Jardueran zehar, anfibio horren zenbait ezaugarri, kontserbazio-egoera, bere populazioei kalte egin diezaieketen giza jarduerak, kontserbaziorako egin diren lanak eta habitataren ezaugarriak ezagutaraziko dira.
Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11:45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
