- This event has passed.
FAMILIENTZAKO TAILERRA: IRAULTZA SUKALDEAN HASTEN DA! PASTAREKIN ERREZETAK
April 6, 2019 @ 10:30 am - 1:30 pm

Umeek haien elikaduraren protagonistak izango dira. Modu honetan janariari balio gehiago emango diote. Familiei zuzendutako tailer honetan, 10:30etatik 13:30etara burutuko dena, sasoiko eta bertako barazkiak erabiliko ditugu eta kolore eta formei garrantzia emanez errezeta osasuntsu eta erakargarriak prestatuko ditugu, osagai nagusitzat pasta hartuz. Tailerra doakoa da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
